Igo
  • 2019/06/06

Galdakaok kirol udalekuak antolatzen ditu hiru txandatan, 6 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta

Gabonetan eta Aste Santuan egin zen bezala, udarako, Galdakaoko Udalaren Kirol Arloak kirol-udalekuen lehenengo edizioa bultzatu du, 6 eat 13 urte arteko haurrei zuzenduta.


Inskripzio-epea zabalik dago jada. Hiru txanda aurreikusita daude:


1 Txanda: ekainaren 24tik 28ra.


2 Txanda: uztailaren 1etik 5era.


3 Txanda: uztailaren 8tik 12ra.


Jarduerak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira, gutxienez hogei inskripzio egon beharko direlarik. Jarduera-programa zabala eskaintzen da.


Prezioak, 70 euro abonatuentzat ea 84 euro abonatuta EZ daudenentzat., txanda bakoitzeko.


Udalekuen ordutegia 9:00etatik 14:00etara, eta haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua 8:30etik 9:00etara eta 14:00etatik 14:30era izango da.