Igo
  • 2019/07/05

Galdakaok harrera egin die truke kulturaleko beste edizio batean parte hartzen duten eta oraingoan Ipar Irlandara joateko aukera izango duten gazteei

Ipar Irlandako 25 gaztek aste honetan hasi dute, beste horrenbeste gazte galdakoztarrekin batera, gure herrian egingo duten egonaldia, Kiribil Sarearen parte den Argizai Eskaut taldeak Udalarekin lankidetzan antolatutako truke kulturaleko programaren esparruan.


Gaur goizean harrera egin diete Ińigo Hernando alkateak eta Miguel Ángel Martín Gazteriako zinegotziak (Auzoak). Udaletxeko Bilkuren Aretoan antolatutako ekitaldian, Galdakao ezagutzeko gonbita luzatu zaie bisitariei, eta esperientziaz gozatzeko deia egin zaie.


Proiektu kultural horren seigarren edizioa da aurtengoa, 2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotako gazteei zuzendutakoa oraingo honetan. Proiektu horren asmoa truke-herrialdeetako gazteek besteen kultura ezagutzea da, eta elkarren intereseko gaiak lan ditzatela. Iaz Frantziara egin zen bidaia, eta aurretik Alemania, Irlanda, Txekia eta Italiara izan zan.