Igo
  • 2019/10/30

Galdakaok hainbat hitzaldi eta bi irteera eskainiko ditu azaroan adineko pertsonentzat

Galdakaoko adinekoen dinamizazio zerbitzuak hainbat jarduera eskaintzen ditu azaro honetarako. Alde batetik, azaroaren 11n eta 18an, "Heriotzaren bizkarrean bizi gara" hitzaldia izango da Torrezabaleko 3. aretoan, gehienez 40 laguneko talde batentzat, 17:00etatik 18:30era. Interesa dutenek azaroaren 4tik aurrera eman dezakete izena dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan, pertsonako 2 izen-ematerekin. Jardunaldi horietan heriotzaren gaia ikuspegi psikologikotik eta legaletik landuko dute, prozesu natural gisa. Psikologo batek eta abokatu batek eskainitako hitzaldia da.


Bestalde, zahartze aktiboaren programaren barruan, Osakidetzak antolatutako hitzaldia izango da, gaixo aktiboaren programa ezagutzeko. Torrezabalen izango da, 2. aretoan, azaroaren 21ean (osteguna), 11: 00etatik 13: 00etara. Beste hitzaldi bat ere izango da, non aurretiazko borondateak egiteko prozesua ezagutzeko aukera izango den. Torrezabaleko 2. aretoan izango da, azaroaren 28an (osteguna), 11:00etatik 13:00etara. "Bizi-borondate Aurreratuaren Adierazpena" gai den pertsona batek egindako adierazpen idatzia da, eta, kontzienteki eta askatasunez, bere borondatea pertsonalki adierazi ezin duen inguruabar klinikoak daudenean errespetatu behar diren osasun-arloko aukerak eta jarraibideak adierazten ditu.


Bestalde, azaroaren 21ean jardunaldi bat egingo da, eta bertan, garai bateko bizimodua eta ohiturak nolakoak ziren ezagutaraziko dira, adinekoek eurek kontatuta- Bilboko arkeologia-museoan.  Adineko pertsonak dira ekimen honetako protagonista nagusiak. Taldea 20 lagunekoa izango da gehienez, eta izena emateko interesa duten pertsonek azaroaren 4tik aurrera joan beharko dute dinamizazio zerbitzuaren bulegoetara (2 izen-emate pertsona bakoitzeko). Txango honetan izena emateko dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan egin dezakete, hilaren 4tik aurrera.


Gainera, ia 13kilometroko ibilbidea egingo dute Laurotik (Loiu) Plentziaraino, Mendiondo bailara laukiztarra eta Urduliz eta Barrika banatzen dituen Gane gailurra zeharkatuz. Azaroaren 28an izango da, osteguna, gehienez 30 lagunentzat. Izena emateko, interesa duten pertsonek dinamizazio zerbitzuaren bulegoetara joan behar dute azaroaren 11tik aurrera. (2 inskripzio pertsonako).