Igo
  • 2019/05/21

Galdakaok Gerra Zibileko biktimei omenaldia egin die senideen presentziarekin ekitaldi hunkigarrian batean

"Dinamita"ko (gaur egun Maxam) lantegiko adarrak orain dela laurogeita bi urte herritarrei abisatzen zien Galdakao bonbardatzera zetozen hegazkin faxistak ikusten zirenean. Atzo, astelehena, eguerdian, berriro ere entzun zen adar hori Plazakoetxen, duela hamar urtetik hona maiatzero egiten den bezala.


Minutu bateko isilunea izan zen adarraren soinu zoliak soilik bete zuena. Asteleheneko omenaldi hau oroimenerako keinu bat izan zen, Galdakaok Gerra Zibileko biktimei egin ziena, Andrea Arrizabalagak gidatutako ekitaldian.


Ekitaldia bonbardaketa frankistaren 82. urteurrenean izan da, Galdakaon biktima kopuru handiena eragin zuenean, 24 hildako gune horretan zegoen babeslekuan, 1937ko maiatzaren 19an.


Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria ahaldun nagusiarekin, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidentearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariarekin batera, 1937an Galdakaon izandako bonbardaketen ondorioz hildako biktima errugabeen oroimenez egin zitzaien aitorpen publikoan izan zen.


Ordezkaritza instituzional honekin batera, biktima haien senideek, Korporazioak, hala nola Galdakaoko herritarrek parte hartu zuten ekitaldian. Maximo Moreno abesbatza, Belen Madariagaren zuzendaritzapean, izan zen ekitaldiarii hasiera eman ziona, Juan carlos irizar konpositoreak okasio horretarako prestatutako muskikarekin girotuta ("Galdakaoko orimen historikoa-La Memoria Histórica de un pueblo llamado Galdakao").


Biktima haien senide zuzenak egon ziren ekitaldian, omenaldia berebiziko garrantzia emanez. Rosalia Moreno, bonbardaketa horietan senide batzuk galdu zituenak ahotsa ipini zion oroitzapenari.


"La vida pasa y pasan los años, pero un pueblo sin memoria es un pueblo sin identidad. En Galdakao intentamos que no sea así, conservando una memoria viva, que es el mejor legado que podemos dejar a los jóvenes", komentatu du Morenok.


Senideei, eta gure artean ez daudenen oroimenez, Andra Mari Dantza Taldeak agurra eskaini zien.


Alkateak, bere aldetik, azpimarratu zuen "geugaz gaur dagozan biktima hareen senideak eredu dirala Galdakaok memoria zelan gordetzen dauen ikusteko; eta memoria horregaz, tolerantziaz eta erantzukizunez, hainbat irakaspen ateratzen jakin dabela, orain herria egin ahal izan daigun".


Agintariak, lehendakaria buru dela, eta seinideak larrosa bana hartuz joan dira, gertakari haien oroimenez Plazakoetxen jasotako monolitoaren ondoan uzteko, Juan Carlos Irizarrek ekitaldi honetarako sortutako musika entzuten zen bitartean.


Maximo Moreno abesbatzak kantatutako "agur jaunak" ekitaldiari amaiera eman zion, Galdakaon Memoria Historikoa berreskuratzearen alde aspaldiko urteetan hasitako lanari jarraipena emanez.