Igo
  • 2019/02/19

Galdakaok generoko inkestak sustatzen ditu Administrazio elektronikoaren eta parte-hartzearen aldeko urratsak ematen jarraitzeko

Galdakaoko udalak generoko inkesta batzuei erantzuteko epea zabaldu du, herritarren esku daudelarik Administrazio elektronikoa eta parte-hartzea osorik ezartzen aurrera egiteko.


Administrazio elektronikoari eta parte-hartzeari buruzko araudiaren erredakzioa dela eta, zuen lankidetza behar dugu zuen erakundeen barne antolaketa eta osaera ezagutu ahal izan dezagun, emakumeen eta gizonen berdintasuna bideratzeko neurriak ezarri ahal izateko presentziari eta parte-hartzeari dagokienean.


Era berean, aipatutako arlo desberdinei buruz ahal den informazio guztia lortu behar da, behar diren neurriak hartu ahal izateko, Administrazio elektronikoaren ezarpena benetakoa eta eraginkorra izan dadin eta parte-hartzea sustatzen duten ekintzak ezar ditzagun


Inkesta hauek eskuragarri daude udalaren web-orrian eta paperean eta 2019ko martxoaren 3ra arte entregatu/ egin ahal izango dira.


Inkestak eskuragarri daude online betetzeko ondoko helbidean: www.galdakao.eus


Inkestak lortu eta entrega daitezke paperean ondoko puntuetan: Torrezabal kultur etxea, Txapelena, Esan bulegoa eta Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan, jendearentzako ordutegian.