Igo
  • 2019/04/03

Galdakaok gauez tarteko geralekuak izango ditu Bizkaibusen bakarrik bidaitzen duten emakumeek hala eskatzen badute

Apirilak 5, ostiraletik hasita, Bizkibusek bakarrik bidaiatzen duten emakumeek lineako geraleku ofizialetatik kanpo geratzea eskatu ahal izango dute, 22:30etik 06:30era. Neurri honen helburua da emakume erabiltzaileen segurtasuna bermatzea, doazen lekutik hurbil geratzea eska dezaketelarik.


Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailak Galdakaoko udalari jakinarazi dio zerbitzu hori lurralde historiko osoan jarriko dela martxan, 2018ko urrian hasita sei hilabetez esperientzia-pilotua izan ondoren.


Erabiliko diren aparkatzeko zonak herri barruko bideetan egongo dira, autobusa espaloi baten ondoan edo oinezkoen pasabideetan, argiztatutako zonetan eta eraikintzak hurbil dauden tokietan aparkatuz.