Igo
  • 2019/05/03

Galdakaok eutanasia erregulatzea eskatzen du, pertsonek bizitza “era seguruan, bakez eta minik gabe” amaitu ahal izan dezaten

Galdakaoko udalak, joan den osteguneko ohiko osoko bilkuran, eutanasia erregulatzearen aldeko mozioa onartu du. PSE-EE udaltaldeak aurkeztutako mozioa izan da eta talde poltiko guztiek bat egin dute, PPk izan ezik.


Monio honetan azpimarratzen da "Galdakaoko udalak presakoa dela jotzen duela eutanasia erregulatzeko Lege Organikoaren Proposamena tramitatzea eta onartzea, era seguruan, bakez eta minik gabe, behar den laguntzaz, pertsonek bere bizitzari amaiera emateko momentua eta modua, askatasunez, erabaki ahal izan dezaten bermatuz".


Mozio hau eztabaida honetara iritsi zaigu Maribel Tellaetxeren kasuaren eraginez, bere familiak 200.000 sinadura bildu ondoren, heriotz duina izateko, hil aurretik adierazi zuen nahiari laguntzeko.