Igo
  • 2020/09/14

Galdakaok eskerrak eman dizkie ekitaldi hunkigarri batean itxialdian zehar ezinbestekoak izan ziren sektoreei

Gaur, irailak 14, Galdakaon ospatu beharko genuke Santa Kurtzak jaietako egun handia.


Baina, jakina denez, aurtengoa desberdina da. Ezer ospatu beharrean, Galdakaoko Udalaren eta Jai Batzordearen artean egindako hausnarketaren ondorioz, itxialdian zehar ezinbestekoak izan ziren sektoreei eskertzeko ekitaldi bat egitea erabaki da.


Ekitaldi xume eta hunkigarri bat izan da Ardanza Lehendakariaren parkean 13:00etan egin dena, edukiera murriztuarekin, osasun-neurriekin eta "Eskerrik asko gu zaintzeagatik" titulupean. Ekitaldi horretan, herritar guztien izenean, eskerrak eman nahi izan zaizkie pandemiaren ondorioz bizi izandako itxialdian komunitatearen onerako lan eskerga egin zuten kolektiboei.


Hauek izan dira aintzatetsitako kolektiboak:


Anbulategiko langileak, Labeako Ospitalekoak, egoitzetakoak, garbiketa-sektorekoak, anbulantzietakoak, Udaltzaingokoak, garraio publikokoak, salgaien garraiokoak, hezkuntza-sektorekoak, merkataritzakoak eta, jakina, boluntariotzakoak.


Ekitaldian, Erabide Elkarteko Marisa Barrenetxeak eta Ana de Diegok, pentsiodunak, oroigarri bana eman diete kolektibo horietako ordezkari bakoitzari.


Gainera, Iņigo Hernando alkateak, Miren Hernando Jai Batzordeko ordezkariak eta Amaia Aranburu doktoreak hitz egin dute, eta eskerrak eman dizkiete talde guztien izenean egindako lanagatik. Ekitaldia musikaz eta dantzariz girotuta egon da eta Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak ere parte hartu du.


Amaitzeko, kutxa batean testigantza batzuk, gaurko egunkarien ale batzuk eta kolektiboei emandako oroitzapenetako bat gorde dira.  Urte batzuk barru irekiko da kutxa hori, bizitakoak ikasketa modura gogoratzeko. Gainera, zuhaitz bat landatu da etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun oparoago eta justuago baten nahia irudikatzeko.


Zaindu gaitezen!


Bideo honetan, Galdakaoko Udalaren Youtubeko kanalera igota, ekitaldi osoa ikus daiteke. 👇