Igo
  • 2020/01/14

Galdakaok erretzeari uzteko doako ikastaroa eskaintzen du

Galdakaoko Udalak tabakoa uzteko ikastaro bat dohainik eskainiko du hil honetatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritza, Sasoai S.L eta Osakidetzaren laguntzarekin.


Ikastaroari hasiera emateko, urtarrilaren 21ean, 18:00etatik aurrera, herritar guztiei zabalduko zaien lehendabiziko saio bat egingo da Torrezabal Kultur Etxean, tabakoari buruzko  eta kontsumoa prebenitzearen eta uztearen onurei buruz.


Aukera paregabea da erretzeari uztea pentsatzen ari direnentzat. Lehen saio honetan izena emateko eta ondoren ikastaroarekin jarraitzeko aukera baloratzeko, 605 829 231 telefonora deitu daiteke, edo Whatsapp bidez, zenbaki berera.


Tabakoaren kontsumoa uzteko interesa dutenek 15-20 pertsonako taldeetan, 9 saio gehiagotan jarraitu ahal izango dute (ordu batekoak, astean behin eta mediku aditu baten eskutik) kontsumoa utzi ahal izateko.