Igo
  • 2018/09/05

Galdakaok eraso sexisten biktima izan daitezkeenen arreta bultzatuko dau aurten Punto-Gune bategaz eta prestakuntza-tailer batzukaz

Galdakaoko udalak, Bardintasun Arloaren bitartez, bederatzigarren urtez jarraian eraso sexisten biktima izan daitezkeenen arreta bultzatuko dau zaindari-jaietan. Santakurtzak, datorren barikuan, irailak 7, hasiko dira eta domekan, hilaren 15ean, amaituko dira.


Begoņa Ormaetxe, Arloko zinegotziak Beldur Barik Programa barruan dagoan "Eraso sexistarik ez" kanpaina aurkeztu dau. Emakundek Foru Aldundiakaz eta Eudelegaz batera bultzatuta,  Beldur Barik programa gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko urteko programa da.


Aurtengo barrikuntzen artean, Iturrondo plazan eraso sexisten aurkako Punto-Gunea instalatuko da jai-eremu barruan.


Punto-Gune honetan, emakumeen aurkako eraso sexistaren bati aurre egiteko daukazan baliabideak jakinarazoko dira, erasoen aurkako sentsibilizazio-materiala banatuko da, autodefentsarako eta jaietan eremu arriskutsuak identifikatzeko eta seinalizatzeko tailerrak egingo dira, arreta-zerbitzua emongo da biktimentzat zein arrisku eta itotasun pertzepzioa daukien emakume guztientzat, jazarpen, mehatxu, eraso, ukutu eta abarrengaitik.


Eraso sexisten aurkako gune edo puntu hau txosnen eremuan dago eta tailerrak egiten diran orduetan egongo da zabalik, irailaren 11n autodefentsa feminista, 18:00etatik 21:00etara; irailaren 13an arrisku-guneak identifikatzeko tailerra, 18:00etatik 21:00etara; eta biktimen arreta-zerbitzua barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, irailaren 7, 8, 14 eta 15ean, gauek 22:00etatik goizeko 6:00etara.


Jaietan eraso sexisten prebentzioa herritarren eta erakundeen ardura bat da, bereziki herri mailan, jai-eremuetatik hur jazoten diralako. Horrexegaitik herritarren esku sentsibilizazino-materiala ipinten dogu errespetuan, bardintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta portaerak sustatzeko helburuagaz, jai-eremuetan be bai. Era berean, udaltzaingoa eraso matxistetan interbenitzeko prestakuntza ikastaro berezia egin dabil.


Begoņa Ormaetxek aurkezpen horretan azpimarratu dauenez, "Galdakaon emakumeek eta gizonek askatasunean dibertitzeko eta jaietan gozatzeko eskubide berbera izatea gura dogu eta, horregaitik, adierazoten dogu jarrera aktiboa izango dogula emakumeak errespetatzen ez dabezan edozein adierazpen fisikoa edo berbazkoaren aurka".


Era berean, Bardintasun Arloko zinegotziak azpimarratu dau "aurten herritar guztiek portaera aktikoa izan dagien, persona guztiek protagonismoa emonaz eta, bereziki, jaietan ikusgarriago parte hartzen dabenei: antolatzaileak, Jai Batzordea, txosneroak, alkarteak, tabernariak".


Era berean, Erabide eta Areto Dantza Taldea Alkarteak, udalagaz alkarlanean, ERASO SEXISTEN KONTRAKO DANTZA burutuko dabe. Ekintzan, 700 personatik gora parte hartuko dabela aurreikusita dago, irailaren 9an, 18:45ean, Ardanza Parkean.