Igo
  • 2020/11/30

Galdakaok diagnostiko parte hartzailea egingo du Gazteria arloko ildo estrategikoak zehazteko

Galdakaoko Udaleko Gazteria arloak ESANK proiektua martxan jarri du. ESANK, Gazteria arloko ildo estrategiakoak zehazteko diagnostiko parte-hartzaile bat da. Honen helburua gazte eta nerabeen hitza entzutea da, gazteria arloko politikak herriko gazteen behar eta interesetara egokitzeko.


12-30 urte bitarteko Galdakaoko herritarrek parte hartu ahal izango dute diagnostikoan.


Berriki onartuko den 2021eko aurrekontuan, diagnostiko honetatik proposatuko diren proiektu zehatzak garatzeko 40.000 euro daude izendatuta.


Gazteen iritzia jasotzeko bide desberdinak erabiliko dira: talde eztabaidak, inkestak, elkarrizketa informalak,. Gazteen interesen eta beharrizanen inguruko informazioa jasotzeaz gain,  hausnarketa sustatu nahi da.


Azterketa prozesu honetan adin tarte horietako gazteen hitza bermatuta egoteko, espazio eta esparru desberdinetara hurbilduko dira: ikastetxeak, Topaguneak, kalea,.


2023 urtera bitartean Gazteria arloak ezarriko dituen ildoak zehazteko gazteen ahotsa entzutea ezinbestekoa da. Gazte elkarteek ere zeresan handia izango dute prozesuan eta garrantzi eta espazio berezia izan beharko dute proiektuan.


Azaroan hasi den prozesua,  otsailan bukatzea aurreikusten da.


Formulario honen bidez parte har daiteke:


https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScxtosJYoAejhcH7Nr-4afuiWA3GwozddcT53AOUDejOTnDTg/viewform


Edozein zalantzarako edo informazio gehiago lortzeko, hauek dira kontaktatzeko moduak:


➡️ ESANK: 747406668


➡️ esankgaldakao@gmail.com


➡️ Instagram: @esankgaldakao