Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Galdakaok bi dokumental emanaldi hartuko ditu, iraganeko belaunaldien memoria, zaintza eta borrokari omenaldi eginez

Kultura   2025/06/05

Bihar, ekainak 6, `La fábrica de mi padre´ dokumentala proiektatuko da LAN 08 Langilearen Inguruko Zinema Jaialdiaren baitan; bigarren proiekzioa ekainaren 11n izango da, `En realidad es una historia de amor´ dokumentala, Pilar Monrealen bizitzan zeharreko ibilbide biografikoa.

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak zinema dokumentalaren bi hitzordu hartuko ditu datozen egunetan, ikuspegi ezberdin baina osagarrietatik, oroimen historikoari, emakume anonimoen bizi esperientziari eta langile klasearen borrokari balioa ematen diotenak. Proiekzio biak doakoak dira, lekua bete arte.

• `La fábrica de mi padre´ – Ekainaren 6an, ostirala, 19:00etan

LAN (Langilearen Inguruko Zinema Jaialdia) jaialdiaren barruan, lan honek Bizkaiko eta, bereziki, Galdakaoko langileen eta industriaren memoriari buruzko begirada intimo eta konprometitua eskaintzen du, XX. mendearen bigarren erdian nekaezin lan egin zutenen kontakizunen bidez. Dokumentalak egungo ongizatea ahalbidetu zuen ahalegin kolektiboaz esker onez gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Proiekzioaren ondoren, emakume sindikalistekin solasaldi bat egingo da, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta, atzoko eta gaurko lan borrokei genero ikuspegia emango diena.

• `En realidad esto es una historia de amor´ – ekainaren 11n, asteazkena, 18:00etan

Dokumental honek Pilar Monrealen bizitza aztertzen du, pobreziak eta gaixotasunak markatutako haurtzarotik, barnetegi frankista batetik pasatuz, Bizkaia eta Galdakaora iritsi arte, non maitasuna aurkitu eta eraldaketa pertsonalerako prozesu bati ekiten zion.
Zintak sentsibilitatez lantzen ditu zainketak, matxismo estrukturala eta emakumeen emantzipazioa bezalako gaiak, eta nola azkenean zahartzaroan askatu ahal izan den bizitzak lotu zizkion kate guztietatik, azkenean bere kabuz, aske eta berak nahi bezala bizi ahal izateko.
Saioa CEPA GALDAKAO HHIko Galdarra Elkarteak antolatu du, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

Bi jarduera hauek zinema dokumentalaren aldeko apustua egiten duen programazio baten parte dira, zeharkatzen gaituzten eta definitzen gaituzten historietatik abiatuta gogoeta egiteko, aitortzeko eta komunitatea eraikitzeko tresna gisa.