Igo
  • 2019/10/01

Galdakaok berdintasunaren inguruan 15 tailer antolatu ditu urtea amaitu arte

Galdakaok hamabost ikastaro eta tailer antolatu ditu datorren urtera arte, berdintasunaren alde, Usansolo, Aperribai eta Torrezabal Kultur Etxean. Aurten diziplina bi sartu dira emakumeen osasuna hobetze aldera, Mindfulness eta Chikung. Mindfulnessaren praktika finkatzea praktika berriak satuz eta autoezagutza maila eta gure adimen emozionala handituz. Bestalde, Chikung tailerra parte-hartzailea, interaktiboa eta praktikoa izango da. Chikungaren tailerretan ariketen segidak egingo dira bereziki arnasketan eta gorputzaren kontzientzian erreparatuz. Gainera, saio bakoitzak ondoko zatiak izango ditu: arnasketa, automasajeak eta ariketak, pratika eta erlaxazioa.


Bestalde, ikastaro bat eskainiko da emakumeak eta artearen historiari buruz, autokontzientziari buruz, gure identitateak gorputzaren artearen bidez, gorputz coaching, emakumeak eta jakintzak, emakumeen ahotsak literaturan edo autodefentsa feminista.


Lehentasuna Galdakaok


Galdakaon erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute eta ikastaro guztiak 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude. Pertsona bakoitza bi ikastaro edo tailerretan soilik inskriba daitek, bere kasuan, lehentasuna adieraziz. Lehentasuna adierazi ezean, formularioa bete den hurrenkera hartuko da kontuan.


Zozketa egingo da plazak adjudikatzeko eta itxaron-zerrendako hurrenkera zehazteko.


Zozketaren emaitzak Torrezabal Kultur Etxean argitaratuko dira eta udalaren web-orrian kontsultatu ahal izango dira (www. galdakao.eus). Onartutako pertsonei komunikatuko zaie emaitza SMS bidez edo posta elektronikoz.


Gainera, aurreinskripzio epea irailaren 30etik urriaren 9ra izango da.



Inskripzioa egiteko lekuak:


📌Torrezabal Kultur Etxea


📌Txapelena


📌 Udalaren web-orriaren bidez (www.galdakao.eus).


Onartutako zerrenden argitalpena: urriaren 11tik hasita



IKASTAROAK


USANSOLO Txapelena baserria


Emakumeak artearen historian


Mindfulness


Chikung emakumeentzat



APERRIBAI Eperlanda eskola


Chikung emakumeentzat


Mindfulness



GALDAKAO Torrezabal Kultur Etxea


Gorputzaren autokontzientzia


Gorputz Coaching


Emakumeak eta jakintzak


Emakumeen ahotsak literaturan


Gure identitateak artearen bitartez


Autodefentsa feminista


Mindfulness


Ahalduntze feministaren tailerra



👇 TAILER ETA IKASTARO GUZTIEN INFORMAZIOA DOKUMENTU HONETAN (PDF)

Berdintasun_ikastaroak_2019-20_Talleres_igualdad.pdf