Igo
  • 2019/10/08

Galdakaok adinekoei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu hilabete honetan

Urrirako hauxe da Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza arloko adinekoen dinamizazio-zerbitzuak antolatutako jardueren proposamena.


Alde batetik, zenbait irteera antolatu dira.


San Antonio Abad parrokia bisitatuko dugu, San Anton izenaz ezagutzen duguna. Bilboko historian protagonismo handieneko lekuan dago. Izan ere, berriki, tenpluaren barruan egindako hondeaketen arabera, jendea bizi izan da orube horretan Diego Lopez de Haro-k 1300. urtean Hiribildua fundatu zuen data baino mende bat arinago ere. Gainera, Santiago katedralaren arkupea ere bisitatuko dugu, urriaren 24ean. Gehienez 25 pertsona apuntatu daitezke Dinamizazio Zerbitzuaren bulegoetan, urriaren 9tik hasita (2 inskripzio pertsonako).


Bestalde, 14 km-ko ibilbidea egingo da basoetatik, Artzentalestik Balmasedara, Traslaviņako geltokitik hasita Balmasedan amaitzeko. Profil piramidala du, Porqueriza portura igoz, ekialdean La Garbea eta mendebaldean Kolitza dituela. Urriaren 31n izango da. Apuntatzeko dinamizazio zerbitzuetatik pasatu behar da urriaren 16tik hasita (2 inskripzio pertsonako).


Gainera bi kurtso antolatu dira KZ Gunean. Urriaren 30etik 31ra egingo dira. Google Drive: 09:00etatik 11:00etara eta  Google Maps: 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago Galdakaoko KZGunean edo Dinamizazio Zerbitzuaren bulegoetan.


Zahartze aktiboa


Era berean, Udaletik "Mindfulness" tailerra antolatzen da. Asteazkenetan, urriaren 9tik 27ra, 10:00etatik 12:00etara Torrezabal Kultur Etxeko 3. gelan.