Igo
  • 2018/11/05

Galdakaok 36 ortu ekologiko publikoak dinamizatzeko zerbitzua mantenduko du Egia auzoan

Galdakaoko udalak 36 ortu ekologiko publikoak dinamizatzeko zerbitzua mantenduko du Egia auzoan. Horrela, partzela horiek erabiltzen ari diren auzokoei aholkuak eman nahi zaizkie, ingurumenarekiko heziketa indartzeko aprobetxamendua hobea eginez. Horretarako, lizitazio-prozesua hasi da zerbitzu honen prestazioa adjudikatzeko, bi urte kontratuarekin eta luzatzeko aukerarekin, 14.520 euro/urteko kostuaz.


Datorren urtean, zozketa berria egingo da erabilgarri dauden ortu guztiak adjudikatzeko, 1. eta 2. fasea.


Galdakaoko udalak 2015ean hasi zuen esperientzia pilotu hau 26 partzelekin eta aurten beste hamar gehitu zaizkie. Bere helburu nagusia da ingurumen-hezkuntza gizarte-sektore guztietan zabaltzeko baliabideak sortzea, herriko herritarren artean jarrerak eta balioak aldatzea sustatuz, portaera parte-hartzaileak eta erantzuleak sorraraziz. Era berean, herritarren esku ingurunea jarri nahi da norbere barazkiak eta ortuariak ekoizteko.


Orain kontratatu nahi diren ortu ekologikoak dinamizatzeko zerbitzua, besteak beste, ondoko jarduerez arduratu beharko da:


- Hastapen-ikastaro bat adjudikatutako pertsona berrientzat, barazkigintza ekologikoari buruz, 10 orduko iraupenaz, bere kasuan, adjudikatu berrientzako material informatibo bereziak diseinatu eta banatzea barne.


- Aholku zerbitzua Barazkigintza ekologikoari dagokionez, ortuen adjudikatutakoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Gutxienez 3 egun astero, 2 orduko saiotan. Hasiera batean, goizez saio bat, arratsaldean bis aio. Aholkularitzan ondoko aspektuak sartuko dira: ortu bat zelan antolatu, landara egokien aukeraketa, zelan lortu kalitatezko konposta, abonu ekologikoen beharrak, egon daitezkeen fitosanitario ekologikoak, tresnen erabilera egokia., hori guztia barazkigintza ekologikoa errespetatzeko eta laborantza era naturalean egin dadin.