Igo
  • 2018/07/10

Galdakaok 270 familientzako Gizarte Larrialdiko Laguntzetan 520.842 euro jarri ebazan

2017an 270 familik Gizarte Larrialdiko Laguntzak hartu ebezan, 520.842 euroko aurrekontu publikoagaz (euretatik, Eusko Jaurlaritzak %56 finantzatzen du). Gastu mota desbardinetarako, guztira 996 laguntza-eskabide tramitatu ziran, horrexetatik 7 ukatu ziran eta 3 atzera egin eben (familia batek kontzeptu bat baino gehiagotarako laguntzak eskatu leiz).


Galdakaon, baldintzak betetzen ebezan eskabide guztiak onartu ziran, hau da, gizarte-larrialdiko laguntza jasotzeko eskabide bat bera be ez da ukatu aurrekontu-xedapen ezagaitik.


Zifra hori (270) aurreko urtekoa (2016) baino txikiagoa da, urte haretan gastu jakin batzuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez euken personentzako diru-laguntzak jaso ebezan bizikidetza-unitateak 277 izan ziralako. Halanda be, GLLetarako diru-kopurua handitu da, 2016an, 461.717 eurotik, 2017an, 520.842 eurora pasatuz.


Lau urte eskasetan, hartzaileen hazkundea nabarmena izan da, 2012an, 194 familia hartzaile izatetik, 2017an, 270era pasatuz.


GLL laguntzek betetzen dabezan gastuak ondokoak izan leiz:


. Ohiko etxebizitzarako alokairu-gastuak.


. Ohiko etxebizitza eskuratzeko, kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak, gizarte-larrialdiko egoera izan aurretik hartutakoak diranean eta, bere kasuan, Oinarrizko Errentaren Prestazioa jasotzen hasi aurretikoak.


. Energia, ura, estolderia, zarama, eta hiri- eta landa-ondasun higiezinen gaineko zergari jagokozan gastuak.


. Etxebizitza edo ohiko bizilekuaren bizigarritasuna eta oinarrizko ekipamentua izateko behar diran gastuak.


. Lehen mailako beharrizanei buruzko gastuak.


. Aldez aurreko zorpetze-gastuak, gorago adierazotako gastu-kontzepturen batek sortutakoak edo bizitzeko oinarrizko beharrizanei aurre egin ahal izateko behar diran gastuak egiteagaitik.


Era berean, gizarte-laguntza indibidualen onuradunak be hazi dira, 2017an 9 kasu erregistratuta, 12.196 euroko aurrekontu publikoagaz (2016an, laguntza mota honen onuradunak 7 izan ziran, 10.114 euroko aurrekontuagaz).


Gizarte-laguntza indibidualak prestazio desbardinek estaltzen ez dabezan presako egoeretarako eta egoera larrietarako dira (DLBR, EPO, GLL).