Igo
  • 2020/12/11

Galdakaok 18.000 euro inbertituko ditu urtero liburutegietarako funts berriak erosteko

Galdakaoko Udalak, liburutegi-zerbitzuaren bitartez, funts bibliografiko berriak erosi ditu herriko hiru liburutegietarako. Materiala erosteko 18.000 euroko inbertsioa egingo da urtean zehar.


Merkatuko azken argitalpen-nobedadeak erostea funtsezkoa da liburutegietako erabiltzaileen interesak eta beharrak asetzeko. Hain merkatu aldakorrean, unean uneko eskaintza eguneratuari eta literatura-modei lotuta, Galdakaoko Udalak uste du beharrezkoa dela merkatu horretara maiz jotzea funts berriez hornitzeko.


Hori dela eta, urtero hiru alditan material berria erosiko da Aperribai, Usansolo eta Torrezabal Kultur Etxeko liburutegietarako. Material hau udalerriko 3 liburudenda ezberdinen bitartez egingo da.


Liburutegien zerbitzuak gogorarazten du hiru udal liburutegietan utzitako materialen mailegua librea eta doakoa dela herritar guztientzat. Horretarako, erabiltzaile agiria eskuratu behar da. Agiri honek Euskadiko edozein liburutegitarako eta Liburutegi Publikoen Sareko Internet bidezko katalogoan jarduteko balio du ere.