Igo
  • 2021/06/18

Galdakao, Usansolo eta Aperribaiko liburutegiek udako ordutegia hasiko dute datorren astelehenean

Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 21, Galdakaoko, Usansoloko eta Aperribaiko liburutegiek ohiko ordutegia aldatuko dute udara egokitzeko.

Goizez bakarrik irekiko dira: 8:30etik 14:30era helduen liburutegia, eta 10:00etatik 14:00etara haurrena. Larunbat, igande eta jaiegunetan liburutegiak itxita egongo dira.

Ordutegi hori irailaren 3ra arte mantenduko da. Ordutegi berrian ohiko zerbitzuak ematen jarraituko dute, hala nola liburuen mailegua edo hemeroteka.