Igo
  • 2019/06/11

Galdakao Txirrindulari Elkarteak adin txikikoei zuzendutako gela pedagogikoa jarriko du martxan txirrindularitzako hastapenetarako

Galdakao Txirrindulari Elkartearen Zuzendaritza-batzorde berriak beregain hartu du erronka berriak kudeatzeko agindua. Horietako bat da adin txikikoei zuzendutako jarduerak bultzatzea eta txirrindularitzako hastapenetan laguntzea, orain dela urte batzuk izandako espiritua apurka-apurka berreskuratuz joateko, harrobi-lan eta zalego bikaina izateko bidean.


Eta zer hobeto Galdakao Txirrindulari Elkartearen Eskolatik atera eta profesionaletara iritsiko zenaren eskutik, Igor Antonekin hastea baino, elkarte galdakoztarraren kideekin batera martxan jartzen laguntzen duena.


"Modu bat da herriari nire esker ona itzultzeko, beti eman didan laguntzagatik, eta adin txikikoekin lan egitea modurik onena dela deritzat horretarako", baloratzen du Igor Antonek.


Bide horretan, lehenengo urratsak emateari begira, aste honetarako gynkanak antolatu dira Urreta Ikastetxean, ekainaren 12an eta 14an, 09:00etatik 11:00etara. Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko kideek aholkuak emango dituzte parte hartu nahi duten haurren hastapeneko ariketa hauetan.


Gaur, asteartea, estreinatu da jarduera hau, Urretako kiroldegian haurrei hainbat ariketa eskainiz.


Estreinaldi honen ondoren, gela pedagogikoari jarraipena eman nahi zaio gynkanekin, hilero igande baten, bi orduko saiotan. Horretarako, 6 eta 12 urte arteko haurrek euren bizikletak eraman behar dituzte eta egun berean inskribatu edo asteazkenetan Galdakao T.E-aren lokaletan (Santi Brouard, 20:00etatik hasita).