Igo
  • 2018/10/30

Galdakao Mikologikoak bosgarren edizinoa beteko dau mikologia, gastronomia eta turismoa batuz

Galdakao Mikologikoak edizino barria dakar udagoienaz batera, kultura mikologikoa modu integral batean bultzatzeko asmoz. Alkarlaguntzazko proiektu honek Galdakaoren nortasuna bultzatu gura dau, ondarea eta gastronomiaren eta mikologiaren inguruan berezko ezaugarriak dituen udalerria dala aprobetxatuz.


Helburu nagusi horren inguruan, Galdakaoko udalaren Ekonomia Sustapen Arlotik, eta Dendari Elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritzako Goi-mailako Eskolaren laguntzaz, jarduera-programa bat diseinatu da, urrirako eta azarorako.


Aurreikusitako jardueren artean ondokoak dagoz:


1) Aste Mikologikoa (azaroak 3-4):


Peņa Santa Cruz alkarteak antolatzen dauen Aste Mikologikoaren barruan, parte ahrtzen daben ostalariek perretxiko-pintxo desbardinak eskainiko dabez zapatuan eta domeka eguerdian.


2) Pintxo Lanperna (azaroak 16-17-18):


Azaro erdi aldera, "Pintxo Lanperna" txapelketa itzuliko da, arrakasta handieneko jardueretako bat. Pintxo txapelketa honetan parte hartzaile bakotxak perretxiko-pintxo bat prestatzen dau txapelketarako eta pintxoa + ardo ondua / ur boteilatxoa euro bitan eskaintzen dau. Herri-epaimahai bat dago, kontsumitzerakoan establezimentuetan emoten diran txarteltxoen bitartez bozkatzen dauena, eta epaimahai profesional bat Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleez osatutakoa. Parte hartzen daben bezeroen artean zozketa egingo da, azaroaren 29an, 14:00etan, Dendari Elkartearen bulegoetan.


Txapelketako pintxoak dastatzeko ordutegiak:


Azaroak 16  19:00 - 23:00


Azaroak 17  12:30 - 15:30 eta 19:00 - 23:00


Azaroak 18  12:30 - 15:30


Galdakao Mikologikoak epe luzeko ibilbidea izan gura dau, denporagaz heltzen doazen ekintza multzoa osatu eta udalerriko kultura gastronomikoa eta erakargarritasun turistikoa finkatuko dauzena.