Igo
  • 2020/08/06

"Galdakao. Memoria heziz", Ondareari eta Hezkuntzari buruzko 2020ko Europako Jardunaldietarako proiektua

Datorren urrian Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak egingo dira, aurten Ondarea eta Hezkuntza lelopean. Hori dela eta, Galdakaoko Udalak proiektu bat egitea onartu du, urriaren bigarren hamabostaldian "Galdakao. Memoria heziz " erakusketarekin itxiko dena. Gainera, bisita gidatua egingo da gure herriko hezkuntza azpiegituretan barrena.


Erakusketa horren bitartez, Galdakaoko irakaskuntzak izan zituen aldaketak islatu nahi dira, lehen letrak ikastetik lehen eta bigarren hezkuntzako hezkuntza formalera, Dinamitako ikastun-eskoletatik edo Lanbide Heziketako ikastetxeetatik (Bengoetxeko Ostalaritza Eskola, esaterako) igarota. Galdakaoko auzoetan dauden ikastetxeekin lotutako ikasleen, irakasleen eta administrazioko langileen testigantzekin egindako bideo batek osatuko du erakusketa.


Bideoa egiteko, ezinbestekoa da Galdakaoko bizilagunen laguntza; beraz, proiektu honetan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie beren prestutasuna adieraz dezaten eta beren hezkuntza-esperientziari buruzko testigantzak helaraz ditzaten, posta elektronikoko helbide honetara mezu bat bidalita.


oejjepgaldakao2020@gmail.com


Lagundu nahi duten pertsonek beren izen-abizenak, adina, bizilekua eta ikasketak zein zentrotan egin zituzten, ikasketak zein ikastetxetan egin zituzten edo hezkuntzarekin zer harreman izan zuten adierazi beharko dute (administrazioko langileen kasuan, bedelenetan eta abarretan). Bildutako datuekin, adierazgarritzat eta askotarikotzat jotzen diren ekarpenen aldez aurreko hautaketa egingo da, lekukotzak bideoan erregistratzeko. Grabaziorako hitzorduak hitzartzeko harremanetarako telefono bat ere beharrezkoa izango da.


Baldintza bakarra bere heziketa formal teorikoa edo profesionala edo bere lanbidearen garapena Galdakaoko zentroren batean egin izana da. Haien bizitzako etapa hartaz gordetzen dituzten oroitzapenak biltzea izango litzateke kontua, eta horiek partekatzea egokitzat jotzen dutenak, adibidez, gogoan dituzten irakasleak, ikasgai gustukoenak, ikasketa eta ebaluazio prozesuei buruzko anekdotak, ikasleekin garatutako jarduerak... Eskertuko da, halaber, bideoa ilustratzeko nahiz erakusketan sartzeko balio dezaketen argazkiak, eskuliburuak, lan-koadernoak, noten buletinak eta abarri buruzko edozein ohar.


Zorionez, gure esparruan hezkuntza eskubide unibertsala da jada duela urte askotatik. Horregatik, proiektu honetan laguntzeko gonbidapena luzatzen diegu Galdakaoko herritar guztiei, haien ekarpen pertsonalekin, haien adina edozein dela ere.


Aurten Ondarearen Europako Jardunaldiak guztion artean prestatuko ditugu. Animatu zure esperientziaren berri ematera.