Igo
  • 2018/11/13

Galdakao Igeriketa Taldeko ordezkariak Espainiako Neguko Txapelketa Absolutura joango dira aste honetan

Naia Rodriguez eta Angela Ruiz Barredo, bi emakumezko igerilariak, eta Mikel Ponce, gizonezko igerilaria dira Galdakaoko Igeriketa Taldeko ordezkariak LXII. Espainiako Neguko Txapelketa Absolutuan. Txapelketa datorren 15etik, eguena, azaroaren 18ra, domeka, jokatuko da Bartzelonako Club Natació-ren Nova de l'Escullera igerilekuetan, 25 metro eta 10 kale dituana.


Proba desbardinetan parte hartuko dabe. Angela Ruiz Barredo, Bartzelonara lehiatzera joateaz gain klubeko entrenatzaile gisa be badoa, 50 m. libretan lehiatuko da hilaren 18an, domekaz; Naia Rodriguez, hiru bular-igeriketa egingo ditu, 50, 100 eta 200m. bular, eguenean, barikuan eta zapatuan uger eginez: Bestalde, Mikel Ponce 400 eta 1.500m. libretan egingo dau uger, hurrenez hurren, egunean eta domekan, azken egunean, azaroaren 18an.