Igo
  • 2019/05/14

Galdakao Igeriketa Taldeak lehenengo postua irabazi du Sestaoko udalaren garaikurretan, bai federatuen bai ikasleen kategorian

Asteburu bikaina Galdakao Igeriketa Taldeak lortu duena, Sestaoko Udalaren Garaikurretan, txapeldun absolutuak izan direlarik taldeka larunbatean, igerilari neska eta mutil federatuak, eta, igandean, ikasleen kategorian.


Galdakao Igeriketa Taldeak, larunbatean, lehenengo postua lortu zuen Sestaoko Udalaren XXXIII. Garaikurraren kategoria absolutu bateratuan, bigarrenak izan dira Santurtzikoak eta hirugarrenak Gernika Kosnoaga taldekoak. Neskak lehenengo postuan geratu ziren eta mutilak bigarrenak.


Eta igandean, ikasleek Sprint Promesak Garaikurra irabazi zuten, Sestaoko Udalaren XXXIII. Garaikurra. Azken kategorian lehenengoak izan ziren, Kikumbera (Bermeo) eta Nautica Portugalete taldeen aurretik.


Bakarkako atalean, parte-hartzaile guztiek saio oso ona egin zuten, markak hobetuz eta domina-sorta ederra lortuz.


Bi garaikurrak "Las Llanas" Udal kiroldegiko igerilekuan jokatu ziren eta Club Natación Waterpolo Sestao klubak antolatuak izan ziren.