Igo
  • 2019/03/13

Galdakao Igeriketa Taldeak hainbat domina lortu ditu Bizkaiko igeriketa txapelketan, kategoria absolutuan eta juniorrean

Galdakao Igeriketa Taldeak, joan den asteburuan, Santurtzin, zalantzarik gabe, Bizkai mailako igeriketa-klub puntarengoetako bat izan dela erakutsi du lurraldeko neguko txapelketa absolutuan eta juniorrean.


Klub galdakoztarrak egin duen balantzearen arabera, "guztien gazte mailako txapeldunordeak gara; gizonezkoen eta emakumezkoen txapeldunorde absolutuak eta, azkenik, guztien txapeldunorde absolutuak",


Gainera, parte-hartze indibidualean hainbat domina eskuratu ziren, urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak. Eta Naia Rodriguezek gutxieneko marka lortu zuen 100 metro libretan eta 200 m estilotan, udako Espainiako txapelketarako, baia Alain Ratonek ere 200 m libretan torneo horretarako. Bai Naiak bai Alainek, gutxieneko marka bazutenak, hobetu egin zuten Espainiako neguko txapelketa absolutura joateko.