Igo
  • 2018/07/12

Galdakao Igeriketa Taldea, Espainiako udako Txapelketa desbardinetan egongo da

Beste urte batez, Galdakao Igeriketa Taldearen igerilari batzuek Espainiako udako txapelketa batzuetan parte hartuko dabe, datorren astean hasita.


Kronologikoki, Espainiako udako CVI "Open" Txapelketa absolutua / Espainiako udako XL junior Txapelketa da lehenengo torneoa. Mairena de Aljarabe herrian jokatuko da, Sevillan, uztailaren 11tik 15era.


Club Natación Mairena del Aljarafe-k antolatuta, Cavaleri Udal Igerilekuan izango da, 50 metro eta zortzi kale dituen igerilekua.


Txapleketa honetan klubeko hiru igerilarik parte hartuko dabe. Neska bat eta mutil bi. Gure neska igerilaria, Angel Ruiz Barredo, klubeko txikienen entrenatzailea be badana, 50m. bizkarreko proban lehiatuko da. Beste alde batetik, Junior Txapelketan, Mikel Ponce Aguirre eta Alain Ratón González lehiatuko dira.


Mikel Ponce 400, 800 eta 1.500 m. libretan arituko da, Bestalde, Alain Ratonek 50, 100 eta 400 metros libretan, 100 metro bular eta 200 metros estilotan uger egingo dau.


Espainiako udako alebin txapelketa


Torneo absolutuaren eta juniorraren ondoren, Espainiako udako VI. alebin txapelketaren txanda etorriko da. Uztailaren 19tik 22ra Sabadelleko (Bartzelona) Carles Ibars igerilekuan jokatuko da, 50 metro eta 8/10 kaleko igerilekuan. Kasu honetan, klubeko ordezkari bakarra dogu, Urtats Gomez Gredilla, hamaihiru urtegaz 100 eta 200 metro tximeleta gogorretan lehiatuko dana.


Espainiako udako XL haur txapelketa


Eta, azkenik, uztailaren amaiera aldera, uztailaren 26tik 29ra bitartean, Espainiako udako haur txapelketaren berrogeigarren edizinoa jokatuko da. Kasu honetan, Madrilen izango da, M'86 igeriketa-zentroan, 50 metro eta 8/10 kaleko igerilekuan.


Txapleketa honetan gure klubeko igerilari gehien parte hartzen dabe. Lau neska: Allison Ramírez Romero, Naia Rodríguez García, Eider Marqués Vázquez eta Ainhize López Landeta. Eta mutil igerilari bat, Jon Ander Etxebarria del Blanco.


Allisonek 100 eta 200 m. tximeletan eta 400 m. estilotan parte hartuko dau. Naia Rodriguez 500 m. libretan, 100 eta 200 m. bularrekoetan lehiatuko da; bestalde, Eider Marques 200 bularreko proban lehiatuko da. Jon Ander Etxebarria, ostera, 200 tximeletan eta 100 m bizkarrekoan arituko da.


Gure neskek parte hartzen daben proba indibidualez gain, erlebokoan 4x100 estilokoan be parte hartuko dabe (hurrenez hurren: Ainhize (bizkar), Naia (bular), Allison (tximeleta) eta Eider (libre).