Igo
  • 2018/07/05

Galdakao hondakinen edukiontziak berritzen hasi da: «errefusarako» 151 edukiontzi berri eta paper-kartoirako 111 banatu ditu

Galdakaoko Udala, aste honetan, hondakinen edukiontziak berritzen hasi da. «Errefusarako» 151 edukiontzi berri jarri ditu (kolore grisekoak) eta paper-kartoirako 111 edukiontzi berri (kolore urdinekoak), albotik kargatzekoak.


Berritze hori laster zerbitzu-kontratu berria indarrean jartzearekin lotuta dago. Kontratua 630.118 euroko prezioan esleitu da, kontratatutako lau urteetako bakoitzeko -beste bi urtez luzatzeko aukera dago-.


Zabaltze horri begira, zerbitzua hobetzeko ahalegina egin da, honako alderdi hauetan arreta berezia jarriz:


. Edukiontzi multzo batzuk optimizatu eta birbanatu egin dira, birziklapen-uharteen irizpidean oinarrituz, hau da, edukiontzi multzo bakoitza ahalik eta osatuen egotea, horretarako aukera dagoen kokalekuetan (kamioia bertara iritsi ahal izatea, edukiontzietarako espazio fisikoa, eraginpeko populazioa, multzo osoarekiko hurbiltasuna...).


. Industrialdeetan, atzetik kargatzeko edukiontzien ordez edukiera handiagoa duten alboko kargako beste batzuk jarriko dira.


. Industrietan, papera-kartoia atez ate jasotzeko zerbitzua eman ordez alboko kargako edukiontzien bidez jasotzeari ekingo zaio.


. Papera-kartoia maizago jasoko da (jasotze-maiztasuna: 4 egun/aste hirigunean eta 2 egun/aste industria-eremuan eta aldirian).


. Industria-eremuan eta aldirian jasotze-maiztasuna handitu egingo da: gaur egun astean 3 eta 2 egunekoa izatetik astean 5 egunekoa izatera igaroko da. Landa-eremuetan ere handitu egingo da: astean 2 egunekoa izatetik 3 egunekoa izatera igaroko da.


. Hirigunean, elkarren segidako jaiegunetan, indartu egingo da.


«Horrekin guztiarekin hobetzeko jarraibideak ezartzen segitzeko asmoa dago. Horiek zenbait urteren buruan emaitza oso onak eman dizkigun bilketa pneumatikoko sistemari erantsiko zaizkio. Edukiontzi berrien zabalkundearen une honetara iristeko, aurretik beharrak identifikatzeko eta jasotze-ibilbideak errepasatzeko lan sakona egin da, udalerrian jasotze-zerbitzu handiagoa eta hobea emateari begira», nabarmendu du Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkari Aintzane Urkizak.