Igo
  • 2021/12/21

Galdakao, gizarte zerbitzuetan “bikain”

Galdakao eta Zarautz dira gizarte-zerbitzuetan “bikain” gisa kalifikatuta dauden euskal udalerri bakarrak, estatu mailako ranking espezializatu baten arabera.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien Elkarteak egin duen analisian, 20.000 biztanletik gorako udalek gizarte zerbitzuak eta gizarte sustapena egiteko erabiltzen dituzten aurrekontuak zehazten dira, Ogasun Ministerioak argitaratutako 2020ko aurrekontu likidatuari dagozkion datuak aintzat hartuta.

2020an, gizarte-zerbitzuei 109,58 euro bideratu dira Galdakaon biztanle bakoitzeko.

Galdakao eta Zarautz dira bikaintasun aitortza jaso duten euskal udalerri bakarrak, eta horiekin batera, espainiar estatuko beste 35 udalerrik lortu dute kategoria hori, orotara 37k, Espainiako estatuko 369 udalerrietatik %10,2k.

Azterketak punta puntan kokatu du Galdakao, eskaintzen dituen gizarte zerbitzuetan bikaintasunean kokatuta. Aurrerantzean ere, inbertsio soziala oinarri hartuta jarraituko du Galdakaoko Udalak.