Igo
  • 2019/10/21

Galdakao Bizkaiko hiriburu mikologikoa datorren asteburuko larunbatean eta igandean

Galdakao, datorren asteburuan, Bizkaiko hiriburu mikologikoa izango da berriro ere, Umore Ona eta Peña Santa Cruz txokoek antolatu dituzten bi egunetan. Aurten, gainera, programazio berezia egongo da Peña Santa Cruz elkarte mikologikoak bultzatutako Jardunaldi Mikologikoen 52. urteurrena ospatzeko; halako Bizkaiko jardunaldirik zaharrenak dira. Era berean, liburu bat argitaratuko da elkarte horrek Galdakaon antolatzen dituen lehiaketen 50. urteurrena oroituz.


Jarduerak larunbatean, hilak 26, hasiko dira, Galdakaoko ikastetxeetako haurren mendi irteera batekin, Sarriako Parketxera, perretxikoak hartzera.


Egun nagusia, ordea, igandea izango da. 10:00etan argazki erakusketa egongo da Gandasegi ikastetxean jardunaldi mikologikoen historia iruditan jarriz. Ordu berean, lehiaketa gastronomikoa egingo da eta ekintza horretan ostalaritza eskolek, txokoek, elkarteek eta partikularrek parte hartu ahal izango dute. Egun berean, eguerdiko 12:00etan, elkartearen urteurrenari buruzko "50 urte perretxiko artean" liburua aurkeztuko da. Iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, hitzaldi-solasaldi mikologikoa egongo da Peña Santa Cruz elkartearen egoitzan, ohi denez.


Jardunaldi Mikologiko tradizionalak 10:00etan hasiko dira Kurtzeko plazan, adin txikiko galdakoztarren perretxiko erakusketa ere bai, eskolarteko perretxiko txapelketa, pintxo solidarioaren dastaketa herrikoia eta pilota partiduak.


Usansolon


Bestalde, Usansoloko Umore Ona txokoak ere, urriaren 26an eta 27an antolatuko ditu bere jardunaldi mikologikoak. Larunbatean mendi irteera egingo du perretxiko aleak jasotzeko eta, ondoren, mikologian adituek  selekzioa egingo dute. Igandean perretxiko erakusketa izango da Iturritxu kalean, txokoaren ondoan, eta txoko bereko sukaldari adituek prestatutako pintxoak ere egongo dira. Baita kale animazioa eta inguruko baserritarren produktuen erakusketa ere.