Igo
  • 2019/03/29

Galdakako Aukeren XXVI. Azoka datorren asteburuan izango da, Mugaburu kalean

Dendari Elkarteak, Galdakaoko udalagaz lankidetzan, Galdakaoko Behargintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez, datorren barikuan, martiaren 29tik hasita martiaren 31, domekara arte, Aukeren XXVI. Aukeren Azoka antolatuko dau, Mugaburu kalean jarriko dan stand batean.


Ekimen hau 2005. urtean abiatu zen arrakasta handiz eta urtero egiten da, Europako Funts Sozialaren laguntzaz, "Valora" programaren bitartez. Aukeren Azoka honetan beherapen hadika daukiezan produktuak eskuratu leiz, gehienbat dendarientzat eurentzat be aukera bat dalako stocka hustutzeko.


Azoka hau stock eta soberan geratu diran salgai merketuen feria da, 10:30etik 20:30era, bariku eta zapatu, eten bako ordutegian; domekan, ostera, 10:30etik 14:30era egongo da zabalik.


Horretarako 16 stand ipiniko dira euren salgaiak erakutsi gura dabezan establezimentuentzat: oinetakoak, emakumezkoen moda, gazteena, haur eta haurtxoena, ospakizunetarako jantziak, kirolerako, mertzeriak, osagaiak, optika, informatika eta lorak.


Karpa horretan ondoko saltokiak egongo dira:


IROA


KOBA


CLER


CHIC


SO MUCH


ROLLON INFORMATICA


MERCERIA CONCHI


XAMA HOGAR


ZAPATERIA KAOS


FANCY KIDS


FANCY


KILIKA


KIRAM


LENCERIA HAIZEA


COPITOS


GRUPO OLJE


Ekimen hau Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arlotik bultzatu gura dan Galdakaoko merkataritza-sektorea sustatzeko jarduera-programaren barruan dago.


"Ekimen hau finkatuta dago honezkero Galdakaoko erakusleiho komertzial baten gisa, herriko zein eskualdeko bezeroentzat. Publikoaren erantzun ona, eta sektoreko profesionalek egiten daben balantze positiboa ikusita, holango jardueren alde egiten jarraitzea aholkatzen deuskue, bide batez, Galdakaoko bizitza soziala dinamatuz", azpimarratzen dau Iņigo Bilbao Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.