Igo
  • 2020/03/20

Gaixo egon daitezkeenen hondakinak ez dira birziklatzera bota behar

Coronavirusak jota gaixorik egon daitezkeen pertsonen hondakinak bereizita gorde behar dira, ondo itxitako poltsan, eta ez dira birziklatzeko edukiontzietara botako, errefusarenera baizik. Kutsadurak saihesteko helburuarekin, osasungintza alorretik egindako eskaera betetzeko deia egiten du Galdakaoko Udalak.


Osasun Ministerioak egindako gomendioen arabera, gaixo egon daitezkeen hondakinak haiek isolatuta dauden gelan egongo den zaborrontzi batera bota behar dira, plastikozko poltsa baten barruan. Ahal bada, zaborrontzi horrek tapa eta irekitzeko pedala izango ditu. Ez da birziklatzeko inolako bereizketarik egingo, eta poltsa behar bezala itxita egongo da. Hor joango dira birusak jota egon daitekezkeen gaixoen hondakin guztiak, erabilera bakarreko materialak barne (eskularruak, zapiak, maskarak...).


Hondakin horiek dituen zabor poltsa errefusa biltzen den edukiontzian utziko da eta guztiz debekatuta dago birziklatzeko bereizten diren edukiontzietan uztea. Hau da, gaixoak erabilitako plastikoak ez dira edukiontzi horietara botako eta gaixo egon daitekeenak erabilitako papera ez da urdinera botako; guztia errefusa botatzen den edukiontzira botako da, ondo itxitako poltsan.


Positiborik edo berrogeialdirik ez dagoen etxebizitzetan hondakinak ohi bezala bereizten jarraituko da.


Guztion osasuna jokoan dagoela eta, arduratsu jokatzeko deia egiten die Galdakaoko Udalak herritarrei.