Igo
  • 2019/11/18

Gabonetan kirol-udalekuak izango dituzte Galdakaoko haurrek

Gabonetarako, kirol-udalekuak antolatu ditu Galdakaoko Udalaren Kirol Arloak, bigarrenez, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta. Izen emateko epea zabalik dago.


Bi astetarako prestatu dira udalekuak: abenduaren 23, 24, 26 eta 27an izango da lehen txanda, eta bigarrena, abenduaren 30 eta 31, eta urtarrilaren 2 eta 3an.


Jarduerak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira, baina hartarako gutxienez hogei inskripzio egon beharko dira. Udalekuen ordutegia 09:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da; haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua, berriz, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era.


Informazio gehiago kiroldegietako harrera kontroletan eta erantsita doan kartelean.


Gabonetako Kirol Udalekuak 2019.pdf