Igo
  • 2018/12/10

Gabonetako lehenengo kirol koloniak antolatu dira 6 eta 13 urte arteko gazteentzat

Galdakaoko udalaren Kirol Arloak Gabonetako lehenengo kirol-kolonietan izena emoteko epea zabaldu dau, 6 eta 13 urte arteko gazteei zuzenduta.


Inskripzio-epea abenduaren 20ra arte izango da, Urreta eta Unkinako kiroldegietan edo udalaren web-orrian (www.galdakao.eus).


Kirol-koloniak talde bitan egingo dira, 09:00etatik 14:00etara:


. Abenduaren 24, 26, 27 eta 28an.


. Abenduaren 31, urtarrilaren 2, 3 eta 4an.


Hasiera batean, hogeita hamar lagunentzako plazak eskaintzen dira.


Kolonia honeetan jarduera-programa zabala eskainiko da begiraleak bertan dirala. Ondoko jarduerak egongo dira: areto-futbola, saskibaloia, padela eta squash (Urreta), pala eta frontenis (Unkina), igeriketa, herri-jolasak, psikomotrizidade-jolasak e.a. Komenidu dau parte-hartzaileek hamaiketakoa ekartea indarrak barritzeko.


Koldo Goioaga Kirol arloko zinegotziak dinoanez, "eskaintza barria dogu udalerrian. Halan, Gabonetako oporraldietan ikasleei alternatibak eskaini gura deutseguz eta, bide batez, familia eta lana bateragarri izateko lagundu".


Inskripzinoaren prezioa 56 eurokoa da asteko abonatuentzat eta 67,20 eurokoa abonatuta ez dagozanetzat.