Igo
  • 2018/12/03

Gabonetako argi gehiago jarriko dira aurten, apaingarri barriak erosita, 90.000 euroko inbertsinoa egin ondoren

Galdakaoko udalak aste honetan izetuko ditu gabonetako argiak. Aurten aipaingarri barriak egongo dira, luminaria barriak erosteko 90.000 euroko inbertsinoa egin ondoren.


Modu horretan, eta argiak auzo gehiagotara zabaltzen jarraitzeko asmoz (Bekea, Labea.), baita argiak berrituz joateko be, aipaigarri batzuk erosi dira, izarrak, zuhaitzetarako argi-kordelak, puzgarri argiztatua, argiak "Zorionak" eta "Urte barri on" berbakaz.


Aipagarri honeek erosita eta Udalak aurretik eukazanakaz ez da argi gehiago alokatu beharrik izango, aurreko urteetan egiten zan moduan.


Instalatutako elementu barriak, igazkoak bezala, LED energiakoak dira, aurrezpen handiagoa izateko. Apaingarri batzuk jarraituko dabe kaleetan, izarrak, kordela, Kurtzeko plazako kioskoko apaingarriak, pieza barriak ("ezpatak") Juan B. Uriarte, zuhaitz koniko bat Zamakoan, elementu barriak Iturrondo plazan, Agirre Lehendakariaren plazan, eta herriko ezkutua autopista sarreran.


Elementu honeetaz aparte, igazkoek be jarraituko dabe:


. Udaletxeko fatxada: fatxada nagusiko balkoiak eta loreontzi motako elementu bi sarrera nagusiko arkuaren alde banatan.


. Gandasegi HIko lehenengo pisuko balkoian, Udaletxeko fatxada nagusiaren parean. Kurtzeko plazako kioskoa.


. Fatxada nagusiko zuhaitzak, izkinetako argiak edota udaletxeko atzeko fatxada.


. Juan Bautista Uriarte kalean: 11 unidade. LED panelak, gutxi gorabehera 7,00m luze


. Zamakoa kalea: 8 panel unidade LED, gutxi gorabehera 7,00m luze.


. Iturrondo plaza: Gabonetako zuhaitza 10 metroko altuerakoa eta farolak dekoratuta.


. Agirre Lehendakariaren plaza: 14 kordoi unidade LED zuhaitzetan eta 18 puxika faroletan.