Igo
  • 2021/12/03

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, eskulanak, bisita kulturalak eta mendi ibilbidea, abenduan, adinekoentzat

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak abendurako antolatu dituen jardueren berri eman du. Programa honek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain, Gabonetako lore apainketa eta belaunaldiartean eskulanak egiteko tailerrak eskainiko dira abenduan. Horiekin batera eskainiko dira bi irteera, munduko belen erakusketara bisita kulturala -Artziniegako Santxotena museoa- eta Larrabetzutik Zornotzaraino joango den mendi ibilaldia.

Hona hemen udalerriko adinekoei zuzendutako jarduerak hile honetarako:

✅ Gabonetako lore apainketa tailerra

Oraingo hontan, 2 orduko 2 tailer dira, eta Gabonetako lore-lanak egingo dira.

📅 Data: abenduak 16 eta 17, osteguna eta ostirala
⌚️Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
📌 Tokia: LAGUN ARTEAN adinekoen zentroa (Tximelarre Goikoa,1-A)

Izen emateak dinamizazio zerbitzuan (944010545) gaurtik aurrera (2 inskripzio bakoitzeko).

✅ Belaunaldi arteko eskulan tailerra

Adineko Pertsonak Dinamizatzeko Zerbitzuak, aurten ere, bi orduko lore-eskulanen tailerra eskainiko du adinekoentzat, eta bi belaunaldiek (amama/aitite eta biloba) Gabonetako oporraldian tarte atsegina hartzeko aukera izango dute. Aurten, berrikuntza gisa, tailer bat eskainiko da Olabarrietan, beste bat Usansolon eta beste bat Galdakao erdigunean.

📌 Tokia: ELKARTEA pertsona nagusien zentroa (Olabarrieta, 21)
📅 Data: abenduak 27, astelehena
⌚️Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.

📌 Tokia: GURE ETXEA pertsona nagusien zentroa (Baratzeko plaza, 3b)
📅 Data: abenduak 28, asteartea
⌚️Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.

📌 Tokia: IZARRA pertsona nagusien zentroa (Bizkai kalea, 1)
📅 Data: abenduak 29, asteazkena
⌚️Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara

Izen emateak Dinamizazio Zerbitzura deituta (944010545) egin daitezke gaurtik aurrera (2 inskripzio pertsona bakoitzeko).

✅ Mendi ibilbidea: Larrabetzu-Zornotza

12,72 kilometroko ibilbidea, Durangaldeko mendiak ikusteko aukera ematen duena. San Martin mendi ederra eta basoa zeharkatzea, San Pedrotik Boroara jaitsiz Zornotzara.

📅 Data: abenduak 21, asteartea
Taldea: 30 pertsona gehienez

Izena emateko: dinamizazio zerbitzuan (944010545 telefonoan), abenduaren 10etik aurrera (2 inskripzio pertsona bakoitzeko).

✅ Bisita kulturala: Munduko belenak erakusketa (Artziniegako Santxotena museoan)

Azken 20 urteetan bezala, Artziniegako Santxotena Museoan 2.000 jaiotza baino gehiagotan bildutako jatorrizko piezak erakutsiko dituzte, aurten ere, 5 kontinenteetako hainbat punturen berezitasunak erakutsiz. Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuari esker, bertatik bertara ikusteko aukera izango dute Gadakaoko adinekoek.

Mexikotik Peruraino, Kolonbiatik eta baita Portugal, Errusia edo Afrikako kontinentetik ere, begirada guztien jomuga izan dira azken edizioetan munduko belenen erakusketa. Objektu tradizionalek, material espezifikoek, janzkerek eta koloreek lurraldeko ekintzarik eta ohiturarik adierazgarrienak islatzen eta biziarazten dituzte, eta, xehetasun bakoitzarekin, elkarren artean oso desberdinak diren kulturen identitatea ideia beraren pean birsortzea lortzen dute: Gabonak.

📅 Data: abenduak 14, asteartea
Taldea: gehienez 53 pertsona

Izena emateko: dinamizazio zerbitzuan (944010545 telefonoan), gaurtik aurrera (2 inskripzio bakoitzeko).

Jarduera horiez gain, hilabete honetan ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira Galdakaoko adinekoentzat, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (Imserso: termak eta turismoa).
Gogorarazi nahi da arretarako ordutegia 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Telefonoz deitzea eskatzen da: 944010545. (Abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra bitartean itxita egongo da informazio bulegoa).

Adineko pertsonak dinamizatzeko zerbitzuak jai zoriontsuak eta urte-sarrera hobea izan dezatela opa die herritarrei.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!