Igo
  • 2020/11/18

Fetén Fetén taldeak doinu jostagarriekin alaituko du egungo egoerara egokitutako Musika Astea, bihar

Ezohikoa eta nahi baino murritzagoa izan arren, Galdakaon tradizio bihurtu den Musika Asteari eutsi egingo zaio pandemia garaian ere. Herriarentzat eta bereziki musika eskolako ikasleentzat horren berezia den urteroko hitzordua mantendu nahi izan du udalak, XXIX. edizioa izango den honetan. Beharrezko moldaketa guztiak eginda, talde bakarra izango da aurten, halabeharrez: FetÚn FetÚn. Bihar, egun bakarrean, eskainiko du emanaldia, baina bi txandatan, ikasle guztiek izan dezaten kontzertuaz gozatzeko aukera. Izan ere, aforoa erdira jeitsi da.


Torrezabalen izango da kontzertua bihar, ostegunez. Lehen pasea 17:30ean izango da, eta bigarrena 19:30ean.


Musika eskolako ikasleek sarrera doan jasotzeko aukera izango dute leihatilan bertan euren izena emanda, eta beste guztiek 3 eurotan lortu ahal izango dute. Torrezebalek eskaintzen dituen ohiko deskontuak kontutan hartuko dira.


Egoerak hala behartuta ohikoa baino xumeagoa izango den arren, aurtengo saioak ere izango du sorpresarik musika eskolako komunitatearentzat, ikasleentzat ezaguna den gonbidatu batek parte hartuko baitu kontzertuan: Jou Gonzalez musika eskolako klarinete irakasleak.