Igo
  • 2021/11/03

Ferrotall bisitatzen izan dira alkatea eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, enpresaren 40. urteurrena dela eta

FIņigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Javier Ibarretxe Sustapen Ekonomikoko zinegotziak Ferrotall egiten ari den ate irekien jardunaldian parte hartu dute gaur, enpresa taldearen 40. urteurrena dela eta.

Ferrotallek bere lehen Open House aurkeztu du Galdakaoko egoitzan, Erletxeetako II. industrialdean. Enpresa taldeko arduradunek instalazioak erakutsi dizkiete udal ordezkariei, eta horiek udalerriko industria sarea sustraitzearen garrantzia plazaratu dute, herrirako lan eta aberastasun iturri gisa.

Ferrotallek, Erletxeetako poligonoan azaroaren 3tik 5era bitartean egiten ari den ate irekien jardunaldian, zenbakizko kontrolerako makinen aukeraketa bat jarri du ikusgai bere instalazioetan. Jardunaldien helburua, hiru egun hauetan, mekanizazioaren sektoreko berrikuntzak inguruko industria osora hurbiltzea da.