Igo
  • 2019/09/20

Fangoriaren kamerinoan sartu eta berekin argazkia ateratzeko aukera

Izen handiko talde bat izango da bihar, larunbata, Galdakaon: Fangoria. Eta beraiekin argazkia ateratzeko aukera eman dute. 12 galdakoztarrei zabalduko dizkie kamerinoko ateak eta beraiekin argazkia egiteko aukera izango dute.


Izan ere, Galdakaoko Udalak herritarrei luzatu die Alaska eta taldekideekin egoteko aukera. Izen ematea zabaldu du Facebooken eta parte hartzen dutenen artean zozketa egingo du. Larunbateko 12:00etan egingo da zozketa, ordura arte parte-hartu dutenen artean.


👉 Parte-hartzeko Facebook-eko argitalpena


👉 Zozketaren oinarriak