Igo
  • 2019/07/02

Fangoriak Galdakaoko jaietan joko du irailaren 21ean

Fangoriak, Estatu mailako musika-talde ospetsuak, joko du irailean ospatuko diren Galdakaoko Santa Kurtzak jaietan, bigarren larunbatean.

Gobernu taldeak esan duenez, hurrengo urtean modu parte-hartzailean aukeratuko da jaietako kontzerturik garestiena, orain arte, Udalak aukeratzen baitzuen.

Aurten, aurreikusitakoarekin jarraituko da, Kultura saileko teknikarien iritzia jaso ondoren.

Hauek izango dira, beraz, aurtengo jaietan joko duten taldeak:

Irailak 13 - 22:30 - Oxabi

Irailak 14 - 22:30 - Tremenda Jauría

Irailak 20 - 22:30 - Eskean Kristö eta Itziarren semeak /Kurtzeko Plazan - Asier Bilbao

Irailak 21 Fangoria - 23:30 - 01:45

Kontzertu guztiak Ardanza Lehendakariaren Parkean izango dira.

Larunbateko Kontzertuak amaitu ondoren herriko gazteen DJak egongo dira.