Igo
  • 2021/04/20

Familia zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak jarduerei ekin die berriro

Zainduz programak, Galdakaoko Udalaren Gizarte ekintza Arloak bultzaturik, jarduera berriak dakartza Aste Santuko oporrak igaro ostean. Programa honen helburua nagusia da mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzea.

Urteko bigarren hiruhilekoan, zerbitzu honek jarduera hauek eskainiko ditu:

✅ Formakuntza tailerra: "Generoa eta zaintzak"

Irakaslea: Esther Alonso.

📆 Datak eta ordua: Maiatzak 6 eta 13, 16:30-18:00.

📌 Non: Torrezabal Kultur Etxea (2. aretoa)

✅ Talde laguntza psikologikoa

Psikologoa: Naroa Azurmendi.

📆 Datak eta ordua: Apirilak 29, Maiatzak 13 eta 27, eta ekainak 10, 11:00-12:30.

📌 Non: Eperlanda (Aperribai)

✅ Talde laguntza: "dolua"

Psikologoa: Naroa Azurmendi.

📆 Datak eta ordua: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26, 10:30-12:00.

📌 Non: Torrezabal Kultur Etxea (2. aretoa)

✅ Ibilbide osasuntsuak

Arduraduna: Naroa Azurmendi.

📆 Datak: Apirilak 22, maiatzak 6 eta 20, eta ekainak 3 eta 17

📌 Non: Galdakaon zehar

Jarduera guztiak mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senitartekoei zuzenduta daude. Izena emateko 94 401 05 45 telefonora deitu behar da.

Jarduera horiei edo programa orokorrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Zainduz-Udaleko Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar zaitezke e-mail bidez zainduz@galdakao.net edo 944010545 telefonoan, goizez, astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara.