Igo
  • 2021/01/19

Familia zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak jarduerei ekin die berriro

Zainduz programak, Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, jarduera berriak dakartza Gabonak igaro ostean, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiarekin.

Urteko lehen hiruhilekoan, zerbitzu honek jarduera hauek eskainiko ditu:

Zaintzarako baliabideak lortzeko formakuntza

Irakaslea: Mari Mar Arana.

📅 Urtarrilak 28tik Martxoak 4ra, 16:30etik18:30era.

📌 Torrezabal kultur etxeko 2. gelan.

"Norbere burua zaintzea: Kudeaketa emozionala" formakuntza tailerra

Irakaslea: Ana Badiola.

📅 Martxoak 11 eta 18, 16:30etik 18:00etara.

📌 Torrezabal kultur etxeko 2. gelan.

Talde laguntza

Psikologoa: Naroa Azurmendi.

📅 Urtarrilak 27tik Martxoak 17ra, 10:30etik-12:00etara.

📌 Torrezabal kultur etxeko 2. gelan.

Ibilbide osasuntsuak

Arduraduna: Naroa Azurmendi.

📅 Martxoak 4tik 25 era, 9:00-10:30etara.

📌 Galdakaon zehar

Jarduera guztiak mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senitartekoei zuzenduta daude. Izena emateko 94 401 05 45 telefonora deitu behar da.

Jarduera horiei edo programa orokorrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Zainduz-Udaleko Gizarte Ekintza Sailarekin harremanetan jar zaitezke e-mail bidez zainduz@galdakao.net edo 944010545 telefonoan, goizez, astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara.