Igo
  • 2021/10/13

Familia zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak jarduerei ekin die berriro

Zainduz programak, Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, jarduera berriak dakartza, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiarekin.
Urteko azken hiruhilekoan, zerbitzu honek jarduera hauek eskainiko ditu:
TALDE LAGUNTZA 1
Psikologoa: Naroa Azurmendi
Noiz: Urriak 13, 20 eta 27, Azaroak 3, 10, 17, 24 eta Abenduak 1 eta 15, 11:00etatik 12:30etara
Non: Torrezabal kultur etxeko 2. gelan
TALDE LAGUNTZA 2
Psikologoa: Naroa Azurmendi
Noiz: Urriak 21, Azaroak 4 eta 18, Abenduak 2 eta 16, 11:00etatik 12:30etara
Non: Eperlandan
IBILBIDE OSASUNTSUAK.
Naroa Azurmendi
Noiz:  Urriak 14 eta 28, Azaroak 11 eta 25, 11:00etatik 12:30etara
Non: Galdakaon zehar
Jarduera guztiak mendekotasuna duten senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daude eta izen ematea telefonoz egin daiteke: 94 401 05 45.