Igo
  • 2020/01/16

Familia zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak jarduerei ekin die berriro

Zainduz programak, Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, jarduera berriak dakartza Gabonak igaro ostean, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiarekin.


Urtarriletik ekainerarte aldi berri honetan, zerbitzuak ondoko jarduerak eskainiko ditu:


✅Deskarga emozionaleko "erlaxazio-teknikak" tailerra


✅ Prestakuntza-jarduera: "Heriotza: nola kudeatu dolua"


✅ Ibilaldi osasungarriak


✅ Talde laguntza psikologikoa


Gainera, hiru hitzaldi emango ditu udalerriko hainbat puntutan. Gaia: Erantzukidetasuna mendekotasuna duen senideen zaintzan.


📅 Otsailak 26, 16.00tan, Taxapelena Kultur Etxean, Usansolon.


📅 Martxoak 4, 16.00tan, Torrezabal Kultur Etxean, Galdakaon.


📅 Martxoak 11, 18.00tan, Bengoetxe nagusien egoitzan.


Programa orokorrari buruzko informazioa, edo autozaintza fisiko eta emozionaleko jarraibideei buruzko orientazioa behar dutenak zuzenean Zainduz Programara joan daitezke. Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Departamentua zabalik dago, goizez, astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara, edo, arratsaldez, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Harremana telefonoz: 94.401.05.45 eta e-mail bidez: zainduz@galdakao.net