Igo
  • 2018/03/14

Familia ugarien Hirukide alkartea martiaren 15ean aurkeztuko da Galdakaon euren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzen emoteko

Hirukide, Euskadiko familia ugarien alkartea datorren martiaren 15ean, eguena, aurkeztuko da Galdakaon, euren zerbitzu eta jardueren barri emoteko. Horretarako, Gandasegi HIko Aretoan hitzaldi bat emongo dabe, 18:00etan hasita, familia ugariak diranei edo izango diranei zuzenduta.


Bilera honeen helburuak, beste udalerri batzuetan egin dan moduan, Hirukidetik seinalatzen dabezan ondokoak dira:


"Alkartearen parte zarien familia ugariak, eta hondino alkartean ez dagozan beste familia batzuk be, personalki ezagutzea (hontsu izan diralako edo izango diralako, edo ezagutzen ez dabelako).


Herrian dituzuen eskaerak, ardurak eta iradokizunak jakinarazotea (deskontuak egin ahal deuskuezan komertzioak edo ikastetxeak, faltea sentitzen dozuezan udal hobariak edo laguntzak e.a.).


Hirukidetik egiten doguna, detaile guztiakaz, esango deutsuegu: eskaintzen doguzan zerbitzuak eta jarduerak, eta alkartekide izateak dakarzan abantailak.


Gure kolektiboaren inguruan, azken hilabeteotan izan diran nobedade nagusienak eta garratzitsuenak kontauko deutsueguz.


Animatzen zaituet hagaitik, etorri zaitezien eta beste familia ugari batzuk be konbidau daizuezan, alkartea lehen eskutik ezagutu ahal izateko, Galdakaokoak izan zein inguruko beste herri batekoak izan. Ganera, aurkezpenera zatozien familia guztiei Hirubag poltsa bana emongo deutsuegu".