Igo
  • 2020/04/28

Familia gatazkak konpontzen laguntzeko, doako bitartekaritza zerbitzua jarri du martxan udalak

Covid-19aren eraginez bizi dugun konfinamendu egoerak etxeko elkarbizitza zailtzen duela eta, gerta litezkeen familia gatazkak konpontzen laguntzeko zerbitzua jarri du martxan Galdakaoko Udalak. Telefono bidez emango da laguntza, eta doakoa izango da.


Etxetik atera ezinak familia harremanetan zailtasunak sortu dituen edo aurrez zeuden zailtasunak areagotu dituen kasuei begirakoa da zerbitzua. Galdakaoko Udalak herritarren esku jarriko du familia bitartekaritzan aditua den profesional taldea, egoerari aurre egin ahal izateko estrategiak erakusteko. Telefonoz edo bideo-deien bidez emango da laguntza.


Zerbitzua eskatzeko, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 650 017 949. Doakoa izango da profesionalen laguntza, eta erabat konfidentziala.