Igo
  • 2018/05/24

Eusko Jaurlaritzak obrak hasi dauz Lasarmintegiko trenbide-pasagunea kentzeko, 206.000 euroko inbertsinoa izango da eta bide barri bat be eregiko da

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Lasarmintegiko trenbide-pasagunea kentzeko obrako lehenengo lanak hasi dauz, Bilbo-Donostia lineako Usansolo-Lemoako tartean, eta bide barri bat be eregiko da Torreondo kalean dagoan gaineko pasabideagaz lotzeko.


Obra honeen aurrekontua 206.000 euro ingurukoa da. Eusko Jaurlaritzak, proiektuaren azken erredakzioan, Galdakaoko udalak egindako iradokizunak onartu ebazan. Obren iraupena hile bi eta erdikoa izango da.


Puntu honetan izango dan interbentzioagaz bide barria eregiko da, trenbide-pasagunean itxitura jarri eta seinalizazioa kenduko da.


Bide barriak 158 metroko luzera izango dau, Torreondo kalean hasita Lasarmintegiko trenbide-pasagune ingururaino, Pertxin bidean, bide biak lotuz eta trenbidetik ahal dan hurren pasatuz.


Modu horretan, trenbidea gainditzeko Torreondo kalean dagoan gaineko pasabideagaz konponduko da. Bide horrek 5m zabal eta metro biko espaloia izango dau eskumako aldean.


Oraingo trenbide-pasagunearen itxiturak 25 metroko luzera izango dau trenbideko plataformako alde bietan; 1,5 metroko altuerako metalezko itxitura izango dau metro bateko altuerako hormigoi armatuzko hormatxo baten ganean.