Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Galdakaok larunbatean, herri bazkariarekin eta kontzertuekin, besteak beste

Euskara   2022/11/30

Urtero bezala, abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, hainbat ekitaldi prestatu ditu Galdakaoko Udaleko Euskara Arloak Euskaraldiko herri batzordearen eta herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin, egun osorako.


11:00etan hasiko dira ekitaldiak larunbatean, Kurtzeko plazan egingo den talo-tailerrarekin. 13:00etan trikipoteoa egingo da herrian barrena, Taupadak dantza taldearen erakustaldiarekin.
Horren ostean, 15:00etan, Zizpa gazte konpartsak herri bazkaria prestatuko du herri guztiaren gozagarrirako; horretarako tiketak Zurrut, Oñarte eta Herriko Benta tabernetan eskuratu ahal izango dira ostegun arratsaldera arte, 10 euroren truke. Herri bazkarian sagardo dastaketa eta “Tabernan Euskaraz” erronkaren sari banaketa ere izango dira. 


Arratsaldean, baflepoteoa egingo da herrian zehar, 17:30etik aurrera, eta, 19:45ean, Taupadak dantza taldeak “Sagarra jo” abestiaren koreografia eskainiko du Kurtzeko plazan, Kalakan taldearen kontzertuaren aurretik (20:00etan). Talde entzutetsuaren kontzertuaren ostean, eguna amaitzeko, Gora Herria erromeriak Kurtzeko plaza girotuko du 22:00etatik aurrera. 
Galdakaoko Udalak dei egiten die herritarrei larunbateko egitarauan parte har dezaten, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dezaten eta urte osoan zehar hitzez ekin dezaten.
 

EGITARAUA OSORIK