Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik izango da urriaren 1etik 15era

Euskara   2024/09/30

Eskaerak Galdakaoko Udalaren web orrian aurkeztu behar dira https://www.galdakao.eus/ayudas-subvenciones atarian dagoen inprimakia betez. Eskaerak egiteko laguntza teknikoa eskainiko da Esan herritarrentzako arreta bulegoan.

Galdakao, 2024ko irailaren 30a. Deialdiaren helburua da 16 urtetik gorako ikasleei euskara ikasteagatik laguntza ekonomikoak ematea, oinarri arautzaileetan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte. Ikastaro hauek onartuko dira: 2023-2024 ikasturtean egindako ikastaroak eta 2024 urtean zehar egindako ikastaro trinko eta barnetegiak. Aldi horretan egindako aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzako ikastaroak lagunduko dira diruz, betiere matrikularen zenbatekoa 20 eurotik gorakoa izan bada. Gehienez, pertsonako 500 euro emango dira.

Orain arte eskaerak bi deialditan bereiztu izan badira ere, aurten deialdi bakarrean batu ditu bi laguntza lerroak Galdakaoko Udalak. Batetik, Galdakaoko Udal Euskaltegiko ikasleak eta Galdakaon erroldatuta dauden eta HABEK edo Udako Euskal Unibertsitateak homologatutako zentro ez-publikoetan euskara ikasketak egin dituzten ikasleen eskaerak jasoko dira. Lerro honetan matrikula gastuaren % 50 ordainduko da, oinarrietan jasotako baldintzak betez gero. Bestetik, hurrengo lerroetan zehazten diren ikasle-kolektibo batzuen eskaerak jasoko dira: Galdakaon erroldatuta dauden 0-12 urteko haurren gurasoak, egoitza soziala Galdakaon duten tokiko saltokiren bateko jabeak edo langileak, eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreren (DGDS) eta Langabezia-prestazioaren onuradunak. Bigarren dirulaguntza-lerro honetan matrikula kostuaren % 60tik % 100era arteko dirulaguntza jaso dezake eskatzaileak.

Informazio gehiago: Galdakaoko Udal Euskaltegian (944566174).