Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Euskal Kopako sarreren dirua bueltatzeko modua aztertzen ari da Udala

Kirolak   2023/09/16

Surne Bilbao Basket eta Saski Baskoniaren arteko ACB Euskal Koparen lehia bertan behera utzi zen atzo. Bero handiak eragindako kondentsazioak jokalekuko lurra bustitzen zuen, zorua labainkor zegoen oso, eta horrek jokalarien lesio arriskua zekarren. Egoera ikusita, partida bertan behera uztea adostu zuten alde guztiek.

Eragindako kaltea sentitzen du Galdakaoko Udalak, eta sarreren dirua nola itzuli aztertzen ari dela jakinarazi nahi du. Modua antolatzen denean emango du horren berri.

Hartu behar izan zen erabakiagatik pena agertzearekin batera, publikoak erakutsi zuen jarrera on eta ulerkorra eskertu nahi du Udalak. Baita Euskal Saskibaloi Federazioak, Surne Bilbao Basketek eta Saski Baskoniak erakutsitako elkarlana, eta bereziki, Galdakaoko Ibaizabal Saskibaloi Taldeak egindako lan itzela. Eskerrik asko guztiei.

Bestetik, Urretako kiroldegia handitzeko lanak aurreikusita daudela gogorarazten du Udalak; datorren urtean hasiko dira, eta, horien barruan, aurreikusita dago kantxan aireztapen natural sistema jartzea.

📸 Argazkia: Bilbao Basket