Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Euskal Kopako sarreren dirua bi asteotan itzuliko da kiroldegian bertan

Kirolak   2023/09/18

Partidarako sarrerak erakutsita, berehala itzuliko da ordaindutakoa Urretako kiroldegiko sarreran

Surne Bilbao Basket eta Saski Baskoniaren arteko ACB Euskal Koparen partida ezin izan zen amaitu ostiralean. Eten egin behar izan zen, Urretako kiroldegiko kantxan sortu zen kondentsazioagatik. Gaur bertan hasiko da sarrera erosi zutenei dirua itzultzen. Bi asteotan bueltatuko da sarreren dirua kiroldegian bertan, irailaren 29ra arte. 

Ez zen ondo hasi ostirala saskibaloi partida handiari begira: Saski Baskoniako jokalarien autobusa errepidean harrapatuta geratu zen istripu bat dela medio, eta aurreikusi baino ia ordubete beranduago iritsi zen Galdakaora. Ondorioz, partida ere berandu hasi zen, 20:15ean.

Hasi, hasi zen, baina ordurako beroa itzela zen, kondentsazioa pilatzen ari zen, eta kantxako pista bustitzen. Irrist eginda jokalariak lesionatzeko arriskua handia zela eta, partida bertan behera utzi zen.

Sarrera erosi zuten herritarrek gaurtik irailaren 29a arte berreskuratu ahalko dute dirua kiroldegian.