Igo
  • 2021/01/28

Eusebio Vico zoriondu du Udalak 100 urte bete dituen egunean, udaletxearen zirrikituak erakutsita

Ehun urte bete ditu gaur Eusebio Vico galdakoztarrak eta ezusteko oparia hartu du: Udala barrutik ezagutzeko aukera izan du.

Mendea bete duela eta, Vicoren loba bat eta Udala harremanetan jarri ziren. Udaletxea ikusteak poz handia emango liokeela adierazi zion hurkoak Udalari, eta bisita antolatu du Udalak. Senideek isilean udaletxera joanarazi, eta Mari Paz Losada alkateordeak harrera egin dio omenduari. Goitik behera erakutsi dio udaletxea, solairuz solairu, alkatearen bulegora ere joan da, eta Iņigo Hernando alkateak egin dio harrera bertan, beti ere segurtasun neurri guztiak gordeta. Udaletxeko balkoi nagusira ere atera da Vico pozarren, eta argazkiak egiteko gustora jarri da.

Alkatearekin eta alkateordearekin pleno aretora joan, eta bertan zituen senideak zain. Udalaren izenean lore sorta jaso du, eta solasean gustora aritu da. Alkatea eseri ohi den aulkiaren aurrean emozionatu ere egin da Vico.

Sasoi betean dagoela erakutsi duen galdakoztarrak zein bere senideek bisita eskertu diote Udalari. Alkateak, bisita eskertu, eta datorren urtean berriz ere etortzeko gonbita egin dio.